Gaur egingo dute Peroten itxierari buruzko epaiketa
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiak gaur aztertuko du Huyck Wangnerrek Zizurkilen duen lantegia (lehen Perot zena) ixtea eta langile ia guztiak kaleratzea eragin zuen erregulazio espedientea. ELAk deituta 09:30etik 10:00etara elkarretaratzea egingo dute langileek, multinazionala «prozesu judizialean berriro ere erabiltzen ari den joko zikina» salatzeko. Sindikatuaren arabera, «joko zikin horren ondorioz» epaiketa atzeratzeko aukera ere badago. Horrek familien sufrimendua are gehiago luzatuko lukeela ziurtatu du. Kaleratutako langileek banakako helegiteak ere aurkeztu zituzten aurreko hilean Donostiako gizarte arloko epaitegian. 74 lagunek lan egiten zuten Zizurkilgo lantegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu