General Motorsek 2.500 milioi dolar galdu ditu
washington AEBetako autogintzako bi enpresa handienek, General Motorsek eta Fordek, urteko hirugarren hiruhilekoan galerak izan dituzte: GMk 2.500 milioi dolar galdu ditu, eta Fordek 129 milioi. Hala, gastuak murriztuko dituztela iragarri dute: Fordek, adibidez, mundu osoan 6.000 lanpostu kenduko ditu. Gobernuari egoeratik ateratzeko laguntza eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu