Uztailaren 10etik, porrot egoeratik atera zen egunetik, abenduaren 31ra bitartean 4.300 milioi dolar galdu zituen General Motors autogileak. Horietatik 2.600 milioi United Auto Workers sindikatuko langile erretiratueiemandako prestazio medikoengatik izan direla azaldu du Chris Lidell-ek, finantza zuzendariak; beste 1.300 milioi dolar, berriz, atzerriko dibisen doitzeengatik.
Aurten bertan errentagarri izaten hastea espero dutela adierazi du Lidellek. Era berean, berriro burtsan kotizatu ahal izateko «oinarriak jartzen» ari direla dio. Bide horretan, emaitzen berri ematea «pauso garrantzitsua» dela azaldu du.