Ekonomia

Gipuzkoako Diputazioak 333 langaberi lana emango dien plana aurkeztu du

Sei hilabeterako bermatuko diete lanpostua, eta mila biztanle baino gehiago dituzten Gipuzkoako 55 herrietako enpresatan ariko dira. Hiru milioi euro bideratuko ditu Aldundiak.

2009ko maiatzaren 15a
19:17
Entzun
Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak lanpostuak sustatzeko plana onartuko du asteartean eta, haren arabera, modu horretara 333 langaberi lana bermatuko die sei hilabetez. Mila biztanle baino gehiagoko Gipuzkoako 55 herrietako enpresatan izango dute lana. Herri bakoitzeko langabe kopuruaren arabera sortu beharko dituzte lanpostuak, proportzioan.



Plana martxan jartzeko hiru milioi euro jarriko ditu Gipuzkoako Diputazioak. Herrialdean, otsailaren bukaerako datuaren arabera, 34.138 lagun zeuden lanik gabe.

Neurria "krisiaren ondorioak leuntzera" bideratua dagoela esan dute gaur Donostian, egitasmoaren aurkezpenean, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Jokin Bildarratz Eudel Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako udalen elkarteko presidenteak.

Planaren arabera, lanpostu berri bakoitzera bederatzi mila euro bideratuko dituzte –hilabete bakoitzeko 1.500 euro–. Dena den, Olanok adierazi duenez, udal bakoitzak uste badu lanpostu horrek ordainsari handiagoa edo sei hilabate baino gehiagoko kontratua merezi duela, udal hori egingo da gainontzeko kopuruaren kargu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.