Langile bakoitza bere lan lekuan dago gose greban. Medikuak eta erizainak beraiei so daude, eta gidarien baldintza fisikoek okerrera egiten badute, gaixo agiria emango diete, eta beraz ezin izango dute lanik egin.
Gose grebak eragin ditzakeen ondorio guztien erantzukizuna Gabriel Inclan Jaurlaritzako Osasun sailburuari egotzi zioten langileen ordezkariek. ELA, LAB, CCOO eta USO sindikatuek salatu zutenez, "anbulantziak gelditu artean jaramonik ez digutela egingo jakinarazi digute". "Irudia axola zaie soilik. Euren ardura bakarra anbulantziak lanean izatea da, berdin zaie greban gauden edo ez", gaineratu zuten.
LAn gatazka