Greba

Gipuzkoako metalean deitutako grebaren jarraipena "ia erabatekoa" izan da, sindikatuen arabera

Adegik dio langileen %65etik goiti joan dela lanera. ELAk, LABek eta CCOOk diote Adegik proposatutako lan-hitzarmena onartzea "lortutako eskubideetan atzera egitea" dela.

2010eko maiatzaren 28a
22:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako metalaren sektorean greba deitu dute gaur ELA, LAB eta CCOO sindikatuek. Haien arabera, jarraipena "ia erabatekoa"izan da, eta %90 inguruan kokatu dute. Adegi patronalak, baina, langileen %65etik goiti lanera joan dela dio.

Adegik metalgintzako hitzarmenean egin nahi dituen aldaketen aurka mobilizatu dira sindikatuak, aldaketa horiek onartzea "lortutako eskubideetan atzera egitea" litzatekeelako. Hitzarmeneko 23 artikulu "kendu edo aldatu" nahi dituela salatu dute sindikatuek.

Eguerdian ELAk eta LABek deituta manifestazioa egin dute Donostian. LABeko Jon Ander Goñik "hitzarmen duina" aldarrikatu du. "Gaur eman dugun erantzuna eta gero, Adegik berean segitzen badu, probokazioa izango da", erran du Goñik.

Sindikatuek deitutako lau greba egunetatik lehenbizikoa izan da gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.