Adegi enpresarien elkartea eta LAB sindikatua Gipuzkoako metaleko hitzarmena sinatzeko aurreakordiora iritsi dira gaur, Donostian. Bi haiek ez ezik, CCOO, UGT etra ELA sindikatuak ere izan dira gaurko bileran, eta bost eguneko epea daukate erantzuteko. CCOO eta UGTren ordezkariak aurreakordioaren alde azaldu dira, baina euren sindikatuan galdetu behar dutela esan dute. ELA kontra azaldu da.
LABek nabarmendu du Gipuzkoako metaleko gehiengo sindikala izanez gero sinatuko lukeela akordioa, bestela ez. CCOO eta UGT alde azaltzen badira azkenean, hirurek gehiengoa osatuko dute.
Aurreakordioaren arabera, lanaldi murrizketarik ez da izango, baina bai soldata igoera (KPI + %1,3). Horretaz gain, enpresek ordutegiari buruzko malgutasuna mugatuta edukiko dute, Berdintasun Batzordea sortuko dute -emakumea metalera sartzeko-, eta lantokietako ordezkariek prebentziora begira lan egiteko denbora gehiago izango dute.
Akordioa, 2007koa izateaz gain, 2009aren bukaera artekoa izango da.
Ekonomia
Gipuzkoako metaleko aurreakordiora iritsi dira Adegi eta LAB
Beste sindikatuek bost eguneko epea dute erantzuteko. CCOO eta UGT alde dira, ELA aurka. Hitzarmena, hiru urtekoa litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu