GOSE GREBAN, KALERATZEAREN AURKA
Elkarretaratzea egin zuten atzo Bizkaiko anbulantzietako langileek Barakaldon, Gurutzetako ospitalearen sarreran. Urte hasieratik daude protestan lan baldintza hobeak lortzeko, eta lanuzteak ere egin izan dituzte hileotan. Greba horietako batean parte hartu zuen langileetako bat kaleratu zuen Ambulancias Bizkaia UTE enpresak, eta gose grebari ekin zion duela lau egun gertatutakoa salatzeko. Gurutzetako erietxean, bitartean, itxialdian daude hainbat langile maiatzaren 4tik. ELA eta LAB sindikatuek protesta gehiago iragarri dituzte hilaren 11rako eta 15erako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu