Greba egingo dute Transportes Calderonen
BILBO. Urtarrilaren 13rako grebara deituta daude Transportes Calderoneko langileak. CCOOk jakinarazi duenez, lan hitzarmena aldatu diete. Aireportuetako lurreko laguntzaileek ituna dute orain, merkantzien garraiokoa izan beharrean. Hogei langileri eragiten die aldaketak. Enpresak haien lan baldintzak okertu nahi dituela salatu du sindikatuak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu