Greba eguna dute Ipar Euskal Herriko postariek
BAIONA. Ipar Euskal Herriko postariak greban dira gaur, zerbitzu publikoaren kalitatea txartu dela salatzeko. Lan baldintzak okertu zaizkiela ere gaitzetsiko dute. Errentagarritasunaren izenean, zerbitzu batzuk — batez ere baserri munduan— desagertzen ari direla salatuko dute. CGT, CFTD, FO eta Sud sindikatuek deiturik, elkarretaratzea izanen da Baionako posta bulego nagusiaren aurrean, 10:00etan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu