«GREBARIK GARRANTZITSUENA»

2010eko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iruñean eta Madrilen egin bezala, CCOOk eta UGTk Gasteizen ere egin zuten irailaren 29ko greba deialdi ofiziala atzo, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiaren arabera, greba «funtsezkoa da, demokraziako grebarik garrantzitsuena», langileen eskubideak «eraso konbinatu bortitzena» jasaten ari direlako. Sordok ELA eta LAB kritikatu ditu, «ez dakit zer urtetan egindako ez dakit zer greba» argudiatu dutelako lanuztearekin bat ez egiteko. UGT-Euskadiko Damaso Casadok, berriz, «langileak alde batera uztea» egotzi dio Jose Luis Rodriguez Zapaterori. «Kapitalismoak Zapatero harrapatuta dauka».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.