Gulliverren azpiegiturak

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Egun batetik bestera, Pasaiako kanpo portu ezinbestekoa erdira txikitzen da, eta beste horrenbeste Tabakalera. Geu Gulliverren gisan erraldoitzen eta azpiegiturak uzkurtzen doazen honetan, ezin harritu burtsa indizeek ere joera horri jarraitzearekin. Txerritxo ehiztariak ikarak jota daude. Bankuak, azpiegitura eraikuntzak eta ustiapen enpresak ugari dira Ibex-35eko (-%1,13) tropelean. Herrialde miragarri ohi hauetatik ihes egitea da asmoa. Zerga mehatxua gainean duten askok ere kanporako bidea har dezake, eta gerrikoa estutzerako garaian energia berriztagarriak ere ez daude azken lerroan. %4na pasa galdu zuten atzo Iberia eta Tecnicas Reunidasek; %3na pasa Ferrovial, Arcelor nahiz Renovablesek. Baina ohi denez, akzio handienen pisuak marraztu zuen azken emaitzaren kolorea: BBVA (-%2,59), Iberdrola (-%1,99) eta Santanderrek (-%1,06) 61 puntu galarazi zizkioten, orotara 106 puntu galdu zituen Ibex-35 indizeari.



Espainiako Altxorrak10 urterako 3.520 miloiren zorra saldu zuen; aurreikusitako kopurua. Urtean %4,04ko errentagarritasuna eskaini behar izan zuen horren truke. Espero baino emaitza hobea den arren, Alemaniarenak %2,7 ordaintzen du soilik.



Zeltia (+%7,12) bioteknologia enpresak kurrinkak egin zituen atzo, aspalditxoko partez: minbiziaren aurkako Yondelis botika Kanadan sal dezan baimendu diotela ospatu zuen. Azken bi urtean bere balioaren herena galdu du Galiziako enpresaren akzioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.