Hilabete igaro da diru sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) eta etxebizitza prestazioeneskumena diputazio eta udaletatik Lanbidera igaro zirenetik. 56.000 onuradunek jasotzen dituzte laguntza horiek, eta abenduaren erdi aldera bakoitzari eskutitz bat igorri zioten alda- ketaren berri emateko. Horietatik bi mila inguru Lanbidera itzuli ditu posta zerbitzuak, etxebizitza horiek ez direlako inon agertzen.
Datu hori anomalia bat besterik ez dela azpimarratu du Javier Ruizek, Plangintza eta enplegu sailburuordeak. «Horrek ez du esan nahi iruzurra dagoenik, anomalia bat da, eta aurrerantzean kasuz kasu aztertu beharko dugu, gainera». Ruizek gogorarazi du Lanbidek onuradunei lan eskaintzen berri emateko edo edozein eratako komunikazioa egitekoposta zerbitzua erabiltzen dela, eta, horregatik, ez die itzulitako gutun horiei garrantzirik kendu nahi izan.
Lanbidek hartutako eskuduntza berriak ibilbide «normala» izan du hilabetean, Ruizen arabera. Aurrerantzean, diru sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitza prestazioaren ordainketa bateratu egingo ditu, eta hilabete bakoitzeko 30ean egingo dira ordainketak.
Urtarrilean egingo diren ordainketetan, esaterako, 32 milioi euroko gastua hartuko du bere gain Lanbidek. Diru kopuru horren %67 Bizkaian banatuko da, %18 Gipuzkoan eta Araban, berriz,%15.
Eguneko, 2.000 kontsulta
Lanbidek 34.000 kontsulta jaso ditu hilabete honetan. Kontsulta horiek diru sarrerak bermatzeko errentarekin lotutakoak izan dira, gainera. Era horretan, egunean batez beste 2.000 kontsulta izan dituzte, horietatik gehienak kudeatzaile aldaketaren inguruko informazioa jasotzeko. Orain arte onuradunen bi herenak igaro dira Lanbideren bulegoetatik kontsulta horien inguruko zalantzak argitzeko. Ahalik eta lasterren denekin egon ahal izatea espero dute bertako kudeatzaileek.
Gutxieneko errentaren 2.000 kasu ikertuko ditu Lanbidek
Diru sarrerak bermatzeko errentaren kudeaketa ongi doala dio Jaurlaritzaren enplegu zerbitzuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu