Gutxieneko soldata 513 eurora igo du Madrilek

Erredakzioa
2004ko abenduaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Ministroen Kontseiluak 2005erako %4,5eko igoera onartu zuen, atzo, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarentzat (SMI). Beraz, urtarriletik aurrera, errenta hau dutenek 513 euro jasoko dituzte hilean.

Erabakia iragarrita zegoen atzorako, baina astean zehar, zehatzago herenegun, eztabaida piztu zen Madrilen SMIaren inguruan Espainiako Lan ministro Jesus Calderaren eta CCOO eta UGT sindikatuen artean. Herenegun sinatu behar zuten alde guztiek CEOE eta CEPYME patronalek barne SMIaren inguruko akordioa. Akordioak, igoeraz gain, inflazioaren araberako berrikuspen klausula jasotzen zuen SMIarentzat. Klausula horrekin, pentsiodunekin egiten den lez, SMIaren jasotzaileek «bermatuta» izango lukete erosteko ahalmena, gutxienez inflazioa bezain besteko igoerekin. Herenegun, baina, Calderak, klausula hori «gehiago aztertu behar» zuela esan eta ez zuen akordioa sinatu, CCOO eta UGTren haserrea piztuz. Hala ere, atzo Gobernuak berrikuspen klausula «datozen egunetan» sinatuko duela iragarri zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.