Gutxienez beste bi urtez jarraituko dute BBK-k eta Jaurlaritzak ACBn

Altzairutegia uzteko mehatxua egin zuen kutxak, Arcelorren kudeaketarekin ados ez zegoelako

Erredakzioa
Bilbo
2009ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Sestaoko ACB altzairutegiko akziodun izateari uzteko mehatxuan atzera egin du BBK-k. Atzo, beste bi urtez enpresan jarraitzeko akordioa izenpetu zuen ArcelorMittal akziodun nagusiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin.

BBK-k joan den apirilaren amaieran iragarri zituen bere akzioak -enpresaren %10 du, Jaurlaritzak Socade funtsaren bitartez bezalaxe- salgai jarriko zituela, ez zegoelako gustura ArcelorMittalek zeraman kudeaketarekin. Bereziki kritikatu zuen ACB ArcelorMittalen beste fabrikei oso lotuta izatea eta merkataritza estrategia independenterik ez izatea, 2006ko akordio batek hala izan behar zuela bermatu arren.

ArcelorMittalek harriduraz hartu zuen BBKren iragarpena, baina lortu zuen aurrezki kutxarekin negoziaketa hastea. Atzo jakinarazi zuten elkarrizketa horien fruitua. Horren bidez, 2006ko akordioa beste bi urtez luzatu dute. Horren arabera, ACBk balio erantsi handiagoko produktuetan espezializatu behar du, eta enpresa berezi gisa funtzionatu behar du ArcelorMittalen barruan.

Sestaoko ACB altzairutegiak batez ere altzairu bobinak egiten ditu orain autogintzarako, eraikuntzarako edo etxetresnetarako. 470 langile ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.