Haize errotak

Haizeak mugitutako merkatua

Haize errotak eta 'offshore' zimenduak ekoizten ditu Haizea Wind Groupek, eta aurrerapauso bat eman du merkatuan. WEC Taldea erosita, osagai burdinurtuak eskainiko ditu aurrerantzean  Konpainiaren plan estrategikoaren barruan sartzen da mugimendua.

Haize errotak, artxiboko argazkian. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2019ko otsailaren 12a
14:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Haizea Wind Group nazioarteko industria talde bat da. Erreferentzia izatea lortu du Espainian eta Argentinan, haize errotak eta 'offshore' zimenduak fabrikatzen. Bi fabriketan ekoizten dituzte produktuak: bata Bilboko portuan eta bestea Argentinan.

WEC Taldea, ordea, produktu zorroa zabaltzeko erosi dute. Zehazki, taldearen %80 lortzeko tratua erdietsi dute. Itziar-Deban (Gipuzkoa) kokatutako WEC konpainiak 15 urte daramatza lanean galdaketan, galdaragintzan, mekanizazioan eta osagaien gainazal tratamenduan. Teknologia propioa erabiltzen du osagaiak ekoizteko.

Erosketa horrekin, Haizea Wind Groupek bere bezeroei eskainiko dizkie haize errotentzako burdinurtu eta galdaragintza osagaiak: hala nola ardatzak, errotoreak eta bastidoreak.

HWG taldearen plan estrategikoan konpainiaren hazkunde jarraitua aurreikusten dute. Aliantzak lortu nahi dituzte osagai ezberdinen merkaturatzea handitzeko eta, ondorioz, 4 urtean 400 milioi euroko fakturazioa lortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.