Hamaika ordu

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Wimbledonen 11 orduko partida jokatu berri dute. Luze oso. Krisiaren aterabideak ere hamaika ordu eskatuko ditu. Erreserba Federaleko buruaren hitzaldi ezkorragatik edo nekeagatik izan, %3 pasatxo galdu zuen atzo Ibex-35 indizeak; 9.600 puntuz azpitik da jada. Bernankek kezka azaldu zuen Europako krisi fiskalak AEBetan bertan izango duen eraginagatik. Greziaren inguruko zalantzez gain, estatubatuarrei ere kalte egingo die Europako geldotzeak eta euren langabezia ere uste baino apalago jaitsiko ei da. Ondorioz, %4na pasako passing shot bat jasan zuten atzo Tele5, Iberdrola, Red Electrica eta Sacyrrek. AEBetan hedatzen jarraitzen duen Santander eta BBVAk ere %3,8na pasa galdu zuten, eta Edurnezurik berak %2,35. Kolpe irabazlerik ez zen izan eta %0,19ko igoerarekin, marra-marran ibili zen Grifols. Zor publikoaren prezioak gora egin zuen, ordea, akzio azokatik ihesi joandako diruaren bultzadaz. Baita Espainiarenak ere.



Citigroupi AEBetan autoen erosketa finantzatzen duen enpresa bat erosi dio Santanderrek (-%3,77), 2.622 milioi eurotan. Prezioa, tamaina edota negozioa bera gorabehera, krisi garaian hedatzeko ahalmen ikaragarria erakusten du banku gorriak. Aldi berean, kontrolpean ez duen Puerto Ricoko bere filialaren %9,4 erosteko eskaintza publikoa (EEP) egin du; hori 45 milioi euro baino ez zaio kostako. Trukean, bistakoa da Santanderrek geografikoki dibertsifikazio oso handia duela egun eta bere mozkinen zati geroz eta txikiagoa dagokiola Espainiako negozioari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.