Iragan urtearekin batera bukatu zen Gipuzkoako metalgintzako lan itunaren indarraldia ere. Hura berritzeko asmoz, sindikatuek eta Adegi patronalak abenduan osatu zuten negoziazio mahaia, eta edukien inguruan hitz egiteko elkartu ziren atzo. Itun berriak 2.000 enpresetako 58.000 langileri eragingo lieke, baina oraingoz urrun da akordioa, sindikatuen arteko desadostasunak izan baitira nagusi.
ELAk proposamen zehatzak jarri ditu mahai gainean: lan itunak urtebeteko indarraldiaizatea, soldatak KPI gehi%2 igotzea, lanaldia 35 ordura murriztea, ezintasunagatiko soldata osagarriak handitzea eta aldi baterako langileen kontratazioa mugatzea, besteak beste. CCOOk, berriz, Araban eta Bizkaian UGT eta patronalarekin hitzartutako lan itunek jasotzen dituzten hobekuntza berberak proposatu ditu Gipuzkoarako ere.Desberdintasunak agerikoak dira ELAren eskarien ondoan. Adibidez, soldatak KPI gehi%1,25 igotzea nahi du. LABek, aldiz, igoerak KPI gehi %3koa behar lukeela uste du.
UGTk sindikatu guztien artean proposamen bateratu bat aurkeztea proposatu die gainerakoei. LABek baiezkoa esan dion arren, ELAren ezezkoak bertan behera utzi du proposamena. Hilaren 26rako deitu dute hurrengo batzarra.
Hasi dira metalgintzako lan ituna negoziatzen, desadostasunekin
Araba eta Bizkaiko lan itun bera sinatzea proposatu dio CCOOk Adegiri; ELAk hobetze handiagoak nahi ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu