Hegalen akordiorik lortu gabe amaitu da negoziatzeko epea

Jaurlaritzak hamabost eguneko epea du 274 langileri eragingo dien dosierra onartu ala ez erabakitzeko

Erredakzioa
2009ko martxoaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azkenean akordiorik ez Hegalen.Enpresak enplegua erregulatzeko dosierra aurkeztu ondoren baldintzak ezartzeko epea atzo amaitu zen, baina langileak eta zuzendaritza ez ziren ados jarri.

Aernnova Arabako enpresa taldeko kidea da Hegal. Otsailean 99 eguneko enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu zuen enpresak, eta horrek 301 langiletik 274ri eragingo die. Aurrera ateratzeko, ordea, Eusko Jaurlaritzaren oniritzia beharko du dosierrak. Atzotik hasita, 15 egun ditu hori onartu ala ez erabakitzeko.

Atzo beste behin Hegaleko langileek protesta egin zuten Gasteizko Arabako patronalaren egoitzaren aurrean. Langile batzordearen arabera, dosierra ez dago justifikatuta, enpresek bere irabaziei eusten jarraitzen baitute. Horren atzean enpresa kanpora eramateko asmoa ezkutatzen dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.