Aireportuak

Hegazkinen sektoreak aise gainditu du pandemia Hegoaldean

Hego Euskal Herriko lau aireportuek iazko eta 2019ko abuztuko datuak hobetu dituzte. 766.996 bidaiari ibili dira lau aireportuetan.

Hainbat bidaiari Loiuko aireportuan, artxiboko argazki batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
inaut matauko rada
2023ko irailaren 12a
13:14
Entzun

Gero eta jende gehiago ari da aukeratzen hegazkina bidaiatzeko garraiobide gisa; hala diote, behintzat, Aenak argitaratutako behin-behineko datuek. Hego Euskal Herriko lau aireportuek guztira 766.996 bidaiari hartu dituzte abuztuan, 2022an eta 2019an baino gehiago. Pandemian kolpe handia hartu zuen sektoreak, debekatua egon baitzen hegazkina hartzea aisialdirako.

Loiuko aireportua da (Bizkaia), alde handiz, bidaiari gehien izan duen aireportua. 664.039 bidaiari pasatu dira aireportu horretatik, iaz baino %16,1 gehiago. Pandemia aurreko azken urtearekin alderatuta, hazkundea %17,2koa da. Hondarribiko aireportua da (Gipuzkoa) trafiko gehien izan dutenetan bigarrena, ia 50.000 bidaiari —2022an baino %16,8 gehiago—. Hala ere, 2019arekin alderatuta are harrigarriagoa da hazkundea, %106,8 handitu baita trafikoa, bikoitza baino gehiago. Linea gehiago jarri dituzte aireportu horretan, eta horregatik hazi da hainbeste.

Gasteizko aireportua izan da 2022arekin konparatuta trafikoa gehien handitu den aireportua, iaz baino %36,3 bidaiari baino gehiago pasatu baitira bertatik. Pandemia aurreko datuekin alderatuta, ia bikoiztu egin da, %89,2 gehiago. Noaingo aireportuan (Nafarroa) %8,3 handitu da bidaiarien kopurua, eta 2019arekin alderatuta, berriz, %17,2.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.