Hego Euskal Herrian langabeziak goraka jarraitzen duen beste datu bat jakin da gaur, Espainiako Estatistika Institutuak plazaratutako txostenaren arabera: urteko lehen hiruhilekoan, 2010eko azkenekoarekin alderatuta, 14.600 lagun gehiago zeuden lanik gabe.
165.200 langabe daude gaur egun: EAEn 123.500 (%11,6), Nafarroako erkidegoan 41.700 (%13,4).
Iazko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero, orain 13.800 lagun gehiago dira beharrik barik.
Datuak
Araba. Lehen hiruhilekoan 19.000 langabe (aurreko hiruhilekotik +1.500, iaztik -2.400).
Bizkaia. Lehen hiruhilekoan 73.500 langabe (iazko azken hiruhilekotik +2.500, iaztik +12.600).
Gipuzkoa. Lehen hiruhilekoan 31.000 langabe (iazko azken hiruhilekotik +4.700, iaztik -300).
Nafarroa. Lehen hiruhilekoan 41.700 langabe (iazko azken hiruhilekotik +6.000, iaztik +3.900).
Hego Euskal Herria. Lehen hiruhilekoan 165.200 langabe (iazko azken hiruhilekotik +14.600, iaztik +13.800).