Duela urtebeteko datuekin alderatuta, orain Hego Euskal Herrian 35.261 lagun gehiago daude langabezian, gaur Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak jakinarazi duenez. Denera 168.854 pertsona daude beharrik barik Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.
Azkeneko hilabetean Araban ez beste lurralde guztietan egin du langabeziak gora; batez ere, Nafarroan (1.404).
Datuak
Araba. Abenduaren bukaeran 19.212 langabe (azarotik -61, 2008ko abendutik +4.204).
Bizkaia. Abenduaren bukaeran 70.495 langabe (azarotik +633, 2008ko abendutik +14.925).
Gipuzkoa. Abenduaren bukaeran 38.494 langabe (azarotik +175, 2008ko abendutik +8.435).
Nafarroa. Abenduaren bukaeran 40.653 langabe (azarotik +1.404, 2008ko abendutik +7.697).
Hego Euskal Herria. Abenduaren bukaeran 168.854 langabe (azarotik +2.151, 2008ko abendutik +35.261, %26).
Espainiako Gobernuko Lan Ministerioaren datu guztiak hemen.
ekoNOMIA