Ekonomia

Hego Euskal Herriko langabezia tasa %36,7 igo da azken urtebetean

2009ko azken hiruhilekoan 155.300 langabetu zeuden, populazio aktiboaren %11,47a. Langabezia tasak goranzko joerarekin segitzen du, %1,7 hazi baita epe horretan.

2010eko urtarrilaren 29a
20:51
Entzun
Hego Euskal Herriko langabezia tasa %36,7 igo da azken urtebetean, INE Espainiako Estatistika Erakundeak gaur kaleratu dituen Populazio Aktiboaren Inkestako datuen arabera. 2009ko azken hiruhilekoan 155.300 langabetu zeuden Hegoaldean, populazio aktiboaren %11,47a. Aitzineko hiruhilekotik %1,7 egin du goiti, beraz, 2.600 langabetu gehiago daude.

Herrialdeka, Arabak du langabezia tasarik handiena: % 14,15. Denera, 22.500 arabar daude lanik gabe. Bizkaian %12,85ekoa da tasa, 69.200 langabeturekin. Nafarroa Garaian, berriz, populazio aktiboaren %10,53a dago lanik gabe, guzira 32.200 lagun. Gipuzkoak du tasarik txikiena, %8,95ekin, eta 31.500 langabetu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.