OÑATI. «Ospe handiko marka bat» taldera batu du Danobatek. Mondragon taldeko kooperatibak Herbehereetako Hembrug enpresa erosi du. 1670. urtean sortutako enpresa da, eta tornuak egiten ditu 1870az geroztik. Gaur egun 60 langiletik gora ditu, eta zehaztapen handiko tornu lanak egiten ditu. Bere teknologia eta Hembrugena «osagarriak» direla ziurtatu du Elgoibarko makina erremintako kooperatibak. Urtean 130 milioi fakturatzen ditu Danobatek, eta 1.300 langile ditu.
Herbehereetan enpresa bat erosi du Danobatek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu