Lan Istripua

Hil egin da Orozkon zauritutako langileetako bat

54 urteko gizonezko bat eta haren lankidea Arriberriko harrobian lanean ari ziren makina bat gainera erori zitzaienean.

Larrialdi zerbitzuak langileetako bat helikopterora igotzen. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
2018ko maiatzaren 30a
13:19
Entzun 00:00:0000:00:00

Orozkoko Udalak (Bizkaia) eman du ezbeharraren berri. Istripua atzo 13:30 inguruan gertatu zen; ARCANOR enpresako bi langileri, Arriberriko harrobian lanean ari zirela, makina bat gainera erori zitzaien. Bi beharginak harrapatuta geratu ziren.

Larrialdi zerbitzuek atera zituzten makinaren azpitik, eta Gurutzetako erietxera eraman zituzten, helikopteroz bata eta anbulantzian bestea. Ordea, iluntzean hil zen haietako bat. 54 urteko gizonezko bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.