Hipoteka %10 merka dakieke orain berrikusi behar dutenei

Apirileko batez bestekoa %1,368koa izan da, 2010eko ekainetik izandako apalena

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Hipoteka maileguaren kuota apirileko Euribor indizearen arabera berritu behar dutenek jaitsiera nabarituko dute: apirileko batez bestekoa %1,368koa izan da, duela urtebete baino zazpi hamarren txikiagoa. 2010eko ekainetik izandako tasa apalena da. Otsailetik aurrerako tasak iazkoak baino apalagoak izan dira, eta hipoteka maileguen kuotak merkatu dizkiete hilabete horietako indizeekin berritu dituztenei.

Portzentajea dirutan jarrita, urtean 600 eta 700 euro artean aurreztu ahal izango dituzte apirileko batez bestekoarekin berrituko dutenei. 160.000 euroko hipoteka mailegua dutenek, 30 urtean bueltatzeko eta %0,5eko diferentzialarekin, esaterako, hilean 58 euro gutxiago ordainduko dituzte, eta urtean 696 euro gutxiago.

Hipoteka maileguak dituzten guztiek ez dute berritzen Euribor indizearen arabera. Badira IRPH indizean oinarritutakoak ere. Maiatzetik aurrera desagertu egingo dira IRPH Kutxak eta IRPH Bankuak indizeak. Hipoteka maileguak indize horietan oinarrituta zeuzkatenek aldatu egin beharko dute. IRPH Erakundeak indizeak jarraituko du.

Horrez gain, bada beste berrikuntzarik, maiatzetik aurrera bankuek beste interes tasa bat erabili ahal izangobaitute: IRS Interest Rate Swap.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.