Hipotekek merkatzeari utziko diote aurki, Euriborra igotzen ari delako

Ekaina %1,281ean bukatu du indizeak; mailegua berritu behar dutenei 25 euro inguru merkatuko zaie kuota

Herria
2010eko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herrian hipotekak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizeak, Euriborrak, %1,281ean amaitu du ekaina. Horrenbestez, datozen egunetan mailegua berritu behar dutenek beherapenak izango dituzte hileroko kuotetan. Batez besteko hipoteka dutenek-160.000 euro 30 urtean itzultzeko, %0,5eko diferentzialarekin- hilean 26 euro gutxiago ordaindu beharko dizkiote finantza erakundeari; urtean 312 euro gutxiago hain zuzen. Mailegua epe luzeagoan itzuli behar dutenentzat handiagoa izango da merkatzea; eta kontrakoa, epe motzagoan itzuli behar dutenentzat.

Baina, itxura guztien arabera, hipotekak merkatzeko joera hori aurki hautsiko da. Egun, iazko abuztuko mailan da indizea, eta, azken hilabeteetako bideari jarraitzen badio, motel baina gorantz egiten segiko du. Hala, datorren hiletik aurrera ez da alderik izango iazko eta aurtengo tasen artean.

Aurreko hilabeteetako datuei begiratu bat botata, argi ikus daiteke nolakoa izan den bilakaera hori. Otsailean batez besteko hipoteka berritu zutenek 115 euroko beherapena izan zuten hileroko kuotan -1.380 eurokoa urte guztian-; martxoan berritu zutenek 74 eurokoa -888 euro gutxiago urte guztian-;etaekainean berritu zutenek, 30 eurokoa -310 euro urte guztian-. Izan ere, martxora arte gainbehera etorri zen indizea (%1,215); baina, behin hondoa jota, apirilean %1,225era igo zen, %1,249ra maiatzean, eta 1,281era ailegatu da ekainean.

Euroguneko interes tasa orokorren arabera jaisten edo igotzen da hipotekak kalkulatzeko gehien erabilitako indizea. Haiek geldirik daude aspaldian, %1ean,eta datozen hilabeteetarako ez da gorabeherarik espero; Europako Banku Zentralak, bederen, ez duigoerarik iragarri. Baina, finantza merkatuetan ezegonkortasuna da nagusi, besteak beste, zenbait herrialderen inguruan sortu diren zalantzengatik, eta horrek ez dio batere laguntzen Euriborraren egonkortasunari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.