Istripua N-1ean izan da Irunerako norabidean, Irura parean. 13:10ean izan da. Kamioia errepidetik atera da, eta irauli. Gidaria bertan hil da. Ertzaintzak atestatua ireki du, gertatutakoa argitzeko.
Nafarroan ere kamioi istripua izan da gaur. Uharte eta Arre herrien artean talka egin dute bi kamioik, eta bietako gidarika hil dira. Gidari bat iruñarra zen, eta bestea berriz, Murtziakoa (Espainia). Istripua 14:25ean izan da, NA-32 errepidean.
Dagoeneko, 12 dira aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil diren langileak.
Lan istripua