Hiru langile zigortu dituzte beste bat zauritzeagatik

2009ko urriaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Eraikuntzako hiru langilek 46.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote beste bati, Tuterako elizako teilatua konpontzen ari zirela istripua eragin eta lankidea zauritu zutelakoan. Langile horrek hatz baten bi zati galdu zituen, enkofratua prestatzeko egurra mozten ari zela. Mozketarako mahaia leku desegokian jarri zutela dio Iruñeko epaitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.