Hiruk harremana eten du Sintrabi eta Egasekin
BILBO. Hiru Euskal Herriko garraiolarien sindikatuak bertan behera utzi du Sintrabi eta Egas sindikatuekin zuen egitasmo bateratua. Errepideko merkantzien garraio osoa «salbatzeko» premiazko neurriak eskatzeko bat egin zuten, baina Hiruk salatu du, Hego Euskal Herrian lanuzte mugagabea egitea proposatu duenean, beste biek «alde bakarreko» erabakia hartu dutela eta lanuztea Bizkaiko Portura mugatu dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu