Hobetuz-ek blokeatuta segitzen du, «konpromiso faltagatik»

Patronatuak ez du akordiorik lortu langileentzako deialdiaren gainean

Erredakzioa
2005eko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Tirabirek ez dute etenik Hobetuzen (Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa). Formazio eredu propioari uko egitea leporatu zioten berriro ELAk eta LABek Eusko Jaurlaritzari atzo. CCOO, UGT eta Confebaski, berriz, ikastaroak «poltsikoa betetzeko bakarrik» erabili nahi izatea. Sindikatu abertzaleen jarrerak Hobetuz «kinka larrian» jartzen duela salatu zuen UGTk.

Patronatuko kideek ostera ere elkarren lepotik gaizki esaka laga zuten batzar aretoa. ELAk eta LABek gaitzetsi zuten «prestakuntza iraunkorraren hondarrarekin nahikoa» daukala Jaurlaritzak, eta «konpromiso eta borondate falta horrek» trabatu duela akordioa. Izan ere, blokeatuta segitzen du langileentzako ikastaro deialdiak.ELAk eta LABek, gainera, gogor kritikatu zuten UGT, CCOO eta patronalaren jarrera: «Diote Hobetuz-en alde daudela, eta fundazio honek kudeatu behar duela prestakuntza, baina aldi berean, finantzaketa sistema bikoitza egonkortu guran dabiltza, hemendik eta handik kobratu ahal izateko».Langileen beharrei kasu egiteko exijitu zieten. Aldiz, Hobetuz-en iraupena arriskuan jartzea egotzi zien UGTk ELA eta LABi. «Fundazioaren lana trabatzen ari dira, prestakuntza gabe utziko dituzte milaka langile eta, beraz, ezinbestekoa da Jaurlaritzak iazko deialdia luzatzea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.