'I need Spain!'

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ineed Spain!: Espainiako Altxorraren errentagarritasuna behar dutela erabaki dute errenta finkoko txerritxo ehiztariek: euroguneko ekonomia ertaina, BPG zor publikoarekiko baxu duena eta errentagarritasun oparoa eskaintzen duena. Nahikoa eta gehiago, 6.000 milioiren zor publikoa jaulkipen sindikatu bidez saldu (14.000ren eskariarekin) eta akzio azokari bultzada galanta emateko: %3,59 poztu zen Ibex-35. Adierazgarria Telecinco eta, batez ere, Santander %6na pasa igotzea; Arcelor, Abertis nahiz Tecnicas Reunidas %5na pasa igo ziren. Hortaz, Espainiak bere zorra jaulkitzeko modua izango duela uste dute orain ehiztariek, eta 2.080 milioiren salerosketarekin txalotu zuten espainiarren arrakasta. Zaldieroaren Braveheart txiki uzteko moduko balentria, prefosta: Alemaniak edo Frantziak euren turismo kanpainetan I need Spain ez erabiltzearen ondorioz edo, gutxiago igo ziren haien burtsa indizeak: %2,73 CAC-40 eta %2,15 Dax.



Mutua Madrileña aseguru etxeak Sacyrren (+%3,49) zuen %5etik gehiena, kapitalaren %4, salgai jarri zuen atzo. 53 milioiren balioa du gaur partaidetza horrek; tokitan daude 2006an aseguru etxeak ordaindutako 360 milioiak. Mutua mututzeko moduko muturrekoa.



Edurnezurik (+%2,51) Portugalgo Gobernuaren urrezko akzioaren betoa gainditu eta Brasilgo Vivo Portugal Telecomi erosiko dion aurrikuspenak ditu. 8.000 milioiren mailegua negoziatzen ari da, behintzat, banku talde batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.