Urnietako eta Irungo IAT zerbitzuetan greba amaitu da azkenean, baina burtsaren autoak egunero pasatzen du bere IAT edo inspekzio teknikoa. Atzo baleko eguna izan zuen, batik bat Espainiako Altxorrak 10 eta 30 urterako zorra saltzeko modua egin zuela eta; enkantearekin, euroa indartzeaz gain, %0,74 irabazi zuen Ibex-35 indizeak. 2.205 milioiren salerosle izan zen, eta indizeak banku handiak izan zituen protagonista: Europako stress edo larrialdi frogetan banku indartsuen gisa agertu omen den Santander (+%1,59) eta BBVA (+%1,29). Edurnezurik (+%0,91) ere motorra martxan izan zuen, eta epe laburreko ekonomi berri on-onik ez egon arren, 10.000 puntuen langara hurbildu da berriz Ibex-35 gehienontzat ezustean. AEBetako langabezia datuek, ordea, motorraren arazoak adierazten dituztela dirudi: inflazioaren argiak amatatuta egonagatik, zarata egon badago. Urrearen garestitzeak berak ere islatzen du berez hori. Erregaia falta da..
British Petroleumen (+%6,74) akzioak irribarre egin zuen aspaldiko partez. Apiril erdian 650 pennytan salerosten zen akzioak 360ra agertu du burua. Obamaren eskakizunak kopuru zehatz batera errenditu izanak lagundu dio.
Defizita. Urteko lehen lauhilekoan 1.255 milioirena izan zen tarifa defizita; kontsumitzaileek ordaintzen dutenaren eta argindar enpresek jaso behar dutenaren arteko aldea, alegia. Urte osoan hiru milamilioitik gora ez pasatzeko asmoa zuen Espainiako Gobernuak.
IAT pasatzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu