Iaz baino %51,6 auto gehiago saldu dira azaroan
DONOSTIA. Auto salmentek indartsu jarraitzen dute Hego Euskal Herrian. Azaroan 5.858 auto berri saldu dira, urrian baino %12 gutxiago, baina iazko azaroan baino %51,6 gehiago. Araban izan da hazkunde txikiena (%31,8) eta Bizkaian handiena (%68,5). Urtarriletik azarora, berriz, iaz garai berean baino %6 auto gehiago saldu dira. Diru laguntzek merkatua handitzea lortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu