ekonomia

Iberdrolak 1.800 milioi euro irabazi ditu urtearen lehen seihilekoan, Arcelor-Mittalek 800 milioi

2012ko uztailaren 25a
13:16
Entzun

Iberdrola euskal enpresak urteko lehen seihilekoan 1.800,5 milioi euro irabazi ditu, iaz garai berean baino %15,2 gehiago, enpresak berak gaur jakinarazi duenez. "Nazioarteko" negozioan %74ko hazkundea izan du, eta Espainiako Estatuan %44ko jaitsiera.

Iberdrolak esan du egun daukan likideziak datozen bi urteetan finantza beharrei erantzuteko balio ahal izango diola. Haren xede nagusietakoa zorra txikitzea izango da —29.318 milioikoa du—.

Arcelor-Mittal enpresak ere irabaziak izan ditu 2012ko ehen sehilekoan: 801,6 milioi eurokoak. Iaztik haren etekina %62 murriztu da.

Euskal herrian badu lantokirik Arcelor-Mittalek: Zumarraga, Olaberria, Bergara, Etxebarri eta Lesakan, eta banaketa gune bat Basaurin. Ia hiru mila langile dauzka Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.