Iberdrolak 400 langileri erretiroa aurreratuko die
MADRIL. Iberdrolak jakinarazi du enpresaren diru sarreren jaitsierari aurre egiteko, 60 urtetik gorako 400 langileri erretiro aurreratua emango diela. Enpresak 1.801 milioi euro irabazi ditu urteko lehen sei hilabeteetan, iaz baino %15,2 gehiago. Emaitza horiek, nazioarteko negozioei esker lortu ditu, %74 hazi baita. Hegoaldean eta Espainian, ordea, %44 egin dute behera.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu