Ekonomia

Iberdrolako presidenteak adostasun politiko eta soziala galdegin du krisi ekonomikoari aurre egiteko

2009ko martxoaren 20a
18:55
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak krisi ekonomikoari aurre egiteko "alderdi politikoen, administrazioen, enpresen eta sindikatuen arteko adostasun zabala" eskatu du.

Gaur Bilbon Iberdrolak egin duen akziodunen Batzar Orokorrean epe luzera begira "proiektu industrialetan sostengatutako ekonomia erreala" babestu du Iberdrolako presidenteak, "operazio espekulatiboak baztertuz".

"Produktibitatea hobetzeko berrikuntza estrukturalak" behar direla esan du, eta horretarako ezinbestekoa ikusten du "elkarrizketa soziala garatzea, alderdien artean adostasun politikoetara iristea eta administrazio ezberdinen artean lankidetza eta koordinazioa lortzea".

Galanen iritziz egungo finantza krisiari aurre egiteko "nahitaezkoa da garraio azpiegituren, telekomunikazioen eta energia sektoreei laguntzea, besteak beste".

2009ra begira Iberdrolaren xedea iazko irabazi gordinak gainditzea dela adierazi du. Iaz, Iberdrolak 2.860 milioi euro gordin irabazi zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!