Ekonomia

Idiazabalgo Jaso enpresak 32 langile kanporatuko ditu, eraikuntzako krisia arrazoi emanda

Langile batzordeak gogor salatu du erabakia, oparoaldian garabi enpresak irabazi handiak lortu dituela eta krisialdian galerak sozializatu nahi dituela argudiatuz.

2008ko urriaren 16a
18:10
Entzun
Idiazabalgo (Gipuzkoa) Jaso enpresak 32 langile kaleratuko ditu, erregulazio espedientearen bidez. Herenegun jakinarazi zieten langileei.

Nolanahi ere, langile batzordeak ez du erabakia onartu eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio ez dezala ontzat eman enpresaren eskaria. Jasoko langileei, berriz, greba mugagabea egitea proposatuko die. Enpresa batzordeak adierazi du eraikuntzaren loraldiak iraun duen bitartean plusbaliekin onura handiak lortu dituela enpresak, eta orain, beheraldia etorri denean, "galerak sozializatu" nahi dituela, langileen kalterako.

Dorre-garabiak egiten ditu Jasok Idiazabalgo lantegian, 1973tik. Jaso Taldea bera 1965ean sortu zen, garabiak eta polipastoak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.