Igoeren greba

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko maiatzaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako funtzionarien soldaten jaitsieragatiko grebak igoeren greba eragin zuen burtsan. Gerriko estutzeak hazkunde txikiagoa eragin lezake epe laburrean; zer esanik ez tartean grebak badira. 2.398 milioiren salerosketarekin gorriz jantzi zen Ibex-35 (-%1,11) eta 10.000 puntuen langaz azpira eraman zuen bere protesta. Iberia (+%2,06) eta %1 baino gutxiago irabazi zuten akzio txiki batzuez harago, 29 akziok jo zuten galeretara. Telefonicak (-%1,87) gidatu zuen igoeren greba, urteko lehen hiruhileko bere mozkinak %2 handitu direla plazaratzean. Eskazi zorroa handitu baina irabaziak %75 gutxitu dituen Gamesak (-%0,42) ere galerak izan zituen. Hein batean, zor publikoaren merkatua pittin bat baretu da. Nolanahi den, ezin esan liteke euroaren gaineko zalantza guztiak uxatu direnik. Europako akzio azoka nagusietan bestelako giroa somatu zen eta Eurostoxx-50 (-%0,01), berbarako, ez hotz ez bero gelditu zen.



Urteko lehen hiruhilekoan 1.656 milioiren mozkina izan du Edurnezurik (-%1,87), iaz epe berean baino %2 gehiago. Ordainduko dituen dibidenduei eutsi arren, 1.746 milioi espero zituzten analistek eta ez zuten emaitza gehiegi txalotu.



Indra (-%0,34) teknologia enpresak 46,6 milioi irabazi ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, iaz epe berean irabazitakoa beste. Ezohiko 5 milioiren gastuak izan arren lortu du hori, atzo CNMVri jakinarazi zionez. Urtean 2 euro galdu ditu akzioak eta 14,75 euroan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.