Igoeren pandemia

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Urteko maximo berri bat, %2ko irabaziak eta 10.800 puntuen langaz goitik da Ibex-35. Edurnezurik (+%2,09) iazko mozkin bertsuak plazaratu ditu: 3.619 milioi, aurtengo lehen seihilekoan. Eta BBVA (+%3,57) eta Santanderri (+%1,47) Moody´s Rating etxeak kalifikazioa jaitsi izana, berandu iritsi zen kotizazioak kutsatzera. Ondorioa, bistakoa: gripearen birusa bezain azkar hedatzen ari da igoerena. Gamesa (+%8,12), ArcelorMittalen (+%7,25) eta Telecincoren (+%6,11) kurrinkak azaltzeko, euren kontrako apustuak itxi dituzten ehiztarien azalpena baino ez zaigu bururatzen. Zenbaitetan jaso duten (itxuraz gehiegizko) egurrak, txanponaren beste aldea erakutsi zien atzo. Ferrovial (+%3,56) eta Cintra (+%2,62) ezkontzear dira. 2.654 milioiren salerosketa izan zen atzo, kopuru polita, eta, guztien buru, 655 milioirekin, Santander. BPG eta inflazioa jaitsi arren, bestelako birus batek jo du akzio azoka. Uda on; udazkena bederen, freskoa dator.



Repsol-YPFk (+%0,36) 889 milioi irabazi ditu aurtengo lehen seihilekoan, iaz epe berean baino %58 gutxiago. Sacyrrek (+%3,3), aldiz, 412 milioi irabazi ditu Itinere saldu izanari eskerrak, iazko 110 milioiren galeren aurrean.



Pastor (+%0,89) bankuak 82 milioi irabazi ditu aurtengo lehen seihilekoan, iaz epe berean baino %34 gutxiago. Galiziako bankuaren berankortasuna %4,84koa da egun, Espainiako burtsan salerosten diren bankuen artean handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.