'I'm back'

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Terminator beldurgarriak I will be back, itzuliko naiz, gogoangarria bota zuen eta, atzo, kontsumitzaile amerikar asegaitzak I am back, itzuli naiz, moduko zerbait esan zuen: sei urtean izan duen igoerarik handiena izan berri du Conference Boarden indizeak. Munduko ekonomia iparramerikarren kontsumo oro har asegaitza asetzean oinarritzen denetik, zinemako heroiaren papera jokatzen du munduarekin zorpetzean maisu den herrialdeak. Amerikarrek kontsumitu, nornahik produzitu. Dolar ozeanoak, Barea eta Atlantikoa estali artean. Wall Street pozarren, eta gure indizeak triste ez, azken orduko The End hori lagun. 1.976 milioiren salerosketarekin (kopuru arrunta, beraz), %0,62 irabazi zuen Ibex-35ek, bi izar erraldoien laguntzarekin: %1,23 irabazi zuen Santander bankuko akzioak eta %0,53 ADSL merkatzea erabaki duen Edurnezurirenak. Abertis igo zen gehien, %2,25. Film amaieran, txalo apurrak eta isiltasuna.



Euskadiko Kutxa. Lehman Brothers inbertsio bankuak iazko irailean porrot egindakoan, 1.148 milioiren inbertsioak zituzten banku hartan Espainia eta Hego Euskal Herriko 11.000 inbertsiogilek. Horien hamarrenak baino gehiago Euskadiko Kutxarenak ziren.



Santander. Banku handien irabaziak izugarriak dira kopuru absolutuetan. Kontuan hartzekoa da akziodun kopurua ere: euskal herritarrak baino gehiago, ia lau milioi ditu Santanderrek eta milioiaren bueltan BBVAk (+%0,12). Denak ere tamaina ezberdinekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.