Inbertsio funtsak direla eta, maizterrak babesik gabe daudela salatu dute

Kaleratzeak Stop-en protesa bat, Donostian. GORKA RUBIO (FOKU)
jokin sagarzazu
2020ko maiatzaren 22a
12:42
Entzun

Kaleratzeak Stop plataformak salatu du Azora inbertsio funtsa «arazo ekonomiko larriak» dituztenei ez zaiela barkatzen ari alokairuaren ordainketa, alarma egoeraren harira kaleratutako dekretuek eskatzen duten moduan.

Donostiako Amara auzoan bizi diren bi familiaren kasuak aipatu ditu, seme-alaba adingabeak dituztenak biak ere. Horietako batek duela hilabete egin zuen ordainketa barkatzeko eskaera, eta oraindik ez du erantzunik jaso, nahiz eta horretarako epea zazpi egunekoa izan, Kaleratzeak Stopen arabera. Beste familiari, berriz, inbertsio funtsak jakinarazi dio ordaindu gabeko kuotak prorratan banatuko dizkiola kontratua amaitu arte.

Kaleratzeak Stopek jakinarazi duenez, familia horietako batek 715 euro pagatu behar ditu hilean, eta besteak, 650 euro, baina agirien bidez erakutsi dute ezin dietela aurre egin ordainketa horiei.

Plataformaren arabera, Azorak 320 etxebizitza ditu Donostian, eta salatu du «etekin handiak» lortu arren ez duela «ekarpenik» egin nahi «egungo egoeran» inor laguntzeko.

Espainiako Gobernuaren jarrera ere kritikatu du, haren ustez, ez duelako kaleratu hipoteken atzerapenari buruz eta alokairurako laguntzei buruzko lege zehatz bat, «bankuak, jabetza handiak eta inbertsio funtsak» behartzeko alokairuak barkatzera «egoera ahulean» dauden familiei.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.