Indargabetutako zortzi lan ituni heldu nahi die LABek
DONOSTIA. LAB sindikatuak urteetan indargabetuta dauden zortzi sektoretako lan itunak negoziatzera deitu du Adegi Gipuzkoako patronala. Horietako azkena 2003an negoziatu zela esan du sindikatuak, eta orain heldu ezean litekeena dela desagertzea. Ospitalizaio eta klinika mediku-kirurgiko, beira, egur, edari, zementu eta altzari industrien sektoreko lan itunak hitzartu nahi ditu LABek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu