INDUSTRIAGUNEA PROMOZIONATZEN
Baionako Teknohiria izeneko gunea garatuz doala, bisita bat antolatu zuten atzo Baiona, Angelu eta Miarritzeko hiri elkargokoek. Izan ere, Elkargoak guneko dinamikaren parioa egin eta 5,7 milioi euro jarri ditu. Jadanik abiaraziak diren proiektuen artean, aeronautikari zuzendu Compositadour formakuntza eta ikerketa zentroa dago. Astria, industriarentzat ari diren tertziarioko enpresen bilgunea, eta helikopteroak eraikitzen dituen BHR-Helitechnica, besteak beste.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu