Beherako joerari eutsi dio inflazioak, urte hasieran susto ederra eman eta gero. Urtarrilean eta otsailean %2,9ra ailegatu zen —tasarik handiena 2008ko krisiaz gerotik—, argindarra eta petrolioa urtebete lehenago baino nabarmen garestiago zeudelako. Baina, urteak aurrera egin ahala, merkatu egin dira biak, eta horrek eragin du inflazioak ere behera egitea.
Ekainean, prezioak izoztuta geratu dira, eta, horrela, %1,4ra apaldu da inflazioa Hegoaldean. Gogoan izan behar da apirilean %2,5era iritsi zela inflazioa eta maiatzean %1,9ra jaitsi zela.
Ekainean, gainera, lurralde guztietan egin du behera KPIak: bereziki, Araban eta Bizkaian, %2tik jaistea lortu baitute bi lurraldeetan, %1,6an geratuta. Gipuzkoan, bestalde, %1,3ra apaldu da; eta, Nafarroan, %1,1era.