Ingalaterran haize parke bat egingo du Iberdrolak

Obamak 290 milioi euroko pizgarriak emango dizkio energia taldeari berriztagarriak AEBetan sustatzeko

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Munduko parke eolikorik handienetako bat Erresuma Batuan eraikitzeko eskubideak lortu ditu Iberdrola Renovables konpainiak, ScottishPower filialaren bidez. Suediako Vattenfall enpresarekin elkarlanean garatuko du proiektua, horretarako East Anglia Offshore Wind konpainia berria erdibana sortu dutela.

Parkea Ingalaterrako ekialdeko kostaldean eraikiko dute, 5.900 kilometro koadro inguruko sakonera gutxiko eremuan. Gehienez ere, 7.200 megawatteko ahalmena izango du, bost milioi etxebizitza energiaz hornitzeko beste.

Obrekin hasteko baimena 2012.urterako lortzea espero dute enpresek, ondoren, 2015erako, parkea eraikitzeko lanak martxan jartzeko.

Obamaren laguntza

Europan ez ezik, AEBetan ere izan ditu albiste onak Iberdrolak. Barack Obamaren Gobernuak 290 milioi euroko pizgarriak emango baitizkio euskal enpresari herrialde hartan energia berriztagarriak sustatzeko. Iberdrola Renovables adarra, dagoeneko, AEBetako bigarren haize-energia konpainiarik garrantzitsuena da.

Energy East enpresa erosi zuen Iberdrolak 2008an, eta AEBetan nabarmen handitu da ordudanik. Aurtengoan bezala, gobernuak 480 milioi euro inguru eman zizkion iaz pizgarrietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.