Inoiz baino diru laguntza gehiago erregai fosilentzat

Gasolindegi bat Txinan. LUO JINGLAI / EFE.
2023ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
WASHINGTON. Energia erosteko laguntzak amaitu behar dira. Eta amaitu egin behar dira energia fosilen kontsumoa murriztu ahal izateko eta, horrela, ingurumen helburuak bete ahal izateko. Hala dio NDF Nazioarteko Diru Funtsak.

Iaz, erregai fosilentzako diru laguntzak 7 bilioi dolarrekoak izan ziren munduan. Gobernuek energia erosten laguntzeko diru gehien gastatu duten urtea izan zen. Petrolioa, ikatza eta gas naturala erosteko diru laguntzak munduko barne produktu gordinaren %7,1 izan ziren. Eta gobernuek urtero hezkuntzan gastatzen dutena baino gehiago da hori (munduko errentaren %4,3), eta osasunean gastatzen dutenaren bi heren inguru (%10,9).

Diru laguntzen ia erdia (%47) petrolio deribatuak erosteko erabili zen, %30 ikatzerako, %18 gaserako eta %5 elektrizitaterako. Txinak eman zuen diru laguntza gehien (2,2 bilioi dolar), ondoren AEBek (760.000 milioi), Errusiak (420.000 milioi) eta Europako Batasunak (310.000 milioi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.