Inoiz baino gehiago fakturatu dute autogintzaren klusterreko enpresek

2016ko martxoaren 18a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BILBO. Krisi zantzurik ez zuten izan iaz autogintzaren hornitzaileek. Acicae klusterrean bildutako autogintzako enpresek 15.000 milioi euro fakturatu zituzten, aurrreko urtean baino %9,4 gehiago, eta inoizko kopururik handiena. Gainera, kopuru horretan ez da sartzen Mercedesen lantegia, Gasteizen. Salmenten %90 esportazioak dira, eta horietatik erdiak dagoeneko Europatik kanpo egiten dira. Acicaeko 300 enpresek enplegua %1,36 handitu dute, eta horri esker, 36.583 langile dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beste 40.000 atzerrian.
Gaiak

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA