BILBO. BBVAk kopuru ikusgarri batekin eman die hasiera 2022ko emaitzen aurkezpenei. Aurreko urtean, 6.420 milioi euro irabazi ditu, 2021ean baino %38 gehiago, eta inoiz irabazi duen kopururik handiena da.
Irabazien bi heren Mexikoko adarrak lortu ditu (4.182 milioi euro), baina Espainiako adarrak ere mozkin handiak izan ditu; hots, 1.678 milioi euro (+%8,4). Turkian ere dirua irabazi du (509 milioi), baina aurreko urtean baino %31 gutxiago.
Bankuen negozioari mesede handia egin dio EBZk eta beste banku zentralek interes tasak igo izanak. Bada, %30,4 egin du gora interesen marjinak. Horrek 19.153 milioi euroren diru sarrerak eman dizkio BBVAri. Bezeroei beren aurrezkiengatik ordaindutako interesen eta maileguak dituztenei kobratutako interesen arteko aldea da interesen marjina.
Mozkin historikoei etekina aterako diete BBVAren akziodunek. Zuzendaritzak erabaki du titulu bakoitzeko urrian ordaindutako hamabi zentimoei apirilean beste 31 zentimo gehitzea.
Inoizko gehien irabazi du BBVAk: 6.420 milioi euro
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu