«Instituzioen arteko lehiak» kalte egiten diela ziurtatu dute Candyko langileek
BERGARA. Candyko langileek Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Aldundia kritikatu dituzte, «elkarri mokoka» arituta lantegiak irekita jarraitzeko aukerari mesederik egiten ez diotelakoan. «Hauteskundeak helburu dituen instituzioen arteko lehiak prozesu honi kalte larria egiten dio, arriskuan jartzeraino», ziurtatu dute beharginek. «Zentzuz jokatzeko eta elkarlanean aritzeko deia» egin diete.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu